Jon Sarasuaren bertsokanta, euskal famatuen munduari buruz
Baigorri, 2007ko otsailaren 10a. "Historiaren tabernan" euskal kantutegiko hainbat abesti eta bertso puskekin eginiko koplacollagea da.
Amurrio, 2007ko otsailaren 9a. "Gora gu eta gutarrak!" koplakantaren bertsioa, Javi Cepeda haundia eta Igor Arzuaga erraldoiarekin.
Markinako Uagonen, 2007ko martxoaren 23an, Juan Junda (Ander Lipus) sasibertsolari potosikotikodepresiboarekin topo egin genuenekoa.
2008ko ekainaren 5ean Aranguren ibarreko Mutiloagoitiko Kultur etxean izan ginen eta bertan Gorka Urbizu (Berr Txarrak) izan genuen gutar gonbidatu legez. Peru Aranburu preso politikoaren bertsoekin eginiko "Min hau" kantua eskaini zigun.
2008ko ekainaren 13an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin genuen azken emanaldiko pieza inprobisatua duzu hau. Gure azken emanaldiko azken pieza
2008ko apirilaren 11n, Larrebetzuko Hori bai! gaztetxean izan ginen. Gutar gonbidatu Bihotz Bakartien Kluba edo Katamaloko lagunak izan genituen. Maialen Lujanbiok idatzitako koplok abestu zituzten.
2007ko martxoaren 9an, Azpeitiko Gaztetxean, Xabi Borda poetarekin batera egindako saioa.
"Dr.Jeiki & Mr.Jai" bertsorapa, 2007ko azaroaren 9an Durangoko Plateruena kafe antzokian zuzenean grabatua.
"Ostiak" bertsokanta, 2007ko irailaren 15ean zuzenean grabatua, Lesakako zubigainekoan.
2007ko Azaroaren 9an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin emanaldian Bixente Martinez izan genuen Gutar Gonbidatu. Dobroarekin Nafarroako bi herri kanturen interpretazio pertsonala egin zuen.
Fredi, Xabi eta Itsaso Payak 2007ko martxoaren 22an Astrabuduako Gizarte Etxean eskaini ziguten ipuin musikatua.
2007ko Azaroaren 10ean Donostiako Kafe Antzokian (Dokan) egin emanaldian Bixente Martinez, Rafa Rueda eta Alex Ruiz De Azuak kantuen bitartez jarri zizkiguten bertsotan bapatean aritzeko gaiak.
2008apirilaren 11an Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean eginiko emanaldian, Katamaloko kideez gainera, Etxahun Lekue bertsolari Larrabetzuarra izan genuen gurekin. Blackbird kantuaren melodiarekin jolasean aritu ginen bertsoak inprobisatuz.
2008ko apirilaren 17an Donostiako loiolako kultur etxean eskainitako emanaldian Joseba Tapia izan genuen gutar gonbidatu. Bilintxen betso batzuetan oinarritutako "Sartzea soldadu" kantua eskaini zigun.
Iruñea, 2007ko otsailaren 8a. Asisko Urmeneta eta Aitor Txarterinarekin batera egindako bapateko bertsomarrazki saioa.
2007ko Azaroaren 9an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin emanaldian Rafa Rueda izan genuen Gutar Gonbidatu. "Bi musu" kantua eskaini zigun.
2007ko azaroaren 29an Bilboko Kafe Antzokian Jose Angel Irigarayk egin zigun agerraldia, "Denboraren mugan" liburuko "Agoran zehar" narrazioan oinarriturik.
2007ko Abenduaren 14an, sarako Lur-Berri aretoan, Olhain ikastolak antolatutako ekitaldian Tipul eta Putil antzezleak izan genituen, besteak, beste gutar gonbidatu legez. Esketx honetan dantzarien (Zpeiz Mukaki) eta bertsolarion parodia ederra egiten dute.
2007ko abenduaren 21ean, Tolosako Bonberenean egin emanaldian, Imanol eta Joni Ubeda anaiak (deabruak Teilatuetan, Bide ertzean taldekideak) izan genituen gutar gonbidatu legez. Hona hemen beraiek beren beregi prestaturiko koplak eta gure erantzunak
2007ko abenduaren 2an, Txuma Murugarren izan genuen gutar gonbidatu Zallako antzokian eta bere kantak izan genituen bertsogai.
2007ko maiatzaren 11n, Añorgako Antxon Aiestaran aretoan Harkaitz Cano idazlean proposamenei erantzunez egindako saioaren erakusgarri bat.
2008ko ekainaren 13an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin genuen azken emanaldia. Bertan jasotakoa da Dr. Jeiki eta Mr.Jai kopla-rapa, Ander Lipusen sarrera eta Javi Cepedaren gitarraz lagunduta.
Iker Goenagare "Zuriak eta beltzak", 2007ko irailaren 28an Usurbilgo Sutegi aretoan grabatua.
2007ko Abenduaren 23an Ondarruko Kafe Antzokian izan ginen. Egun horretan besteak beste, Leire Bilbao idazle ondarrutarra izan genuen Gutar gonbidatu legez.
2007ko Abenduaren 14an Sarako Lur-Berri aretoan Olhain ikastolak antolatuta izan ginen Gu ta Gutarrak. Bertan Tipul eta Putil antzezleek ondorengo esketx hau egin zuten GUK taldearen zenbait kanturen hitzekin jostatuz.
2008ko ekainaren 13an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin genuen azkeneko emanaldia. Bertan, Igor Elortzak euskal kantu ezagunen puskekin egindako bertso-collagea, "Historiaren tabernan" eman genuen, beste behin eta azkenekoz.
2008ko Martxoaren 14an Urretxun eskainitako emanaldian, bere garaian Josu Zabalak Hertzainak taldearekin eginiko "Larru beltzak" kantua (Itxaro Bordaren olerki batean oinarritutakoa) eman genuen.
2008ko urtarrilaren 18an Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izan ginen. Bertan, Gutar gonbidatu bezala Iban Arantzabal izan genuen. Hona hemen Habaneraren doinuan jarri zizkigun bertsoak eta gure erantzunak.
2007ko Abenduaren 23an Ondarroako Kafe Antzokian egin emanaldian, Kirmen Uribe izan genuen Gutar gonbidatu. "Jaiotza" izeneko olerkia irakurri zuen bertan.